ASTEKO KRONIKA.

(2014ko irailaren 2an).

 

 

 

         EUSKAL HERRIKO XAKE TXAPELKETAK.

 

            JOKATZEKOA: Itsas Zaldunak Taldeko II. Xake Torneoa.

 

            2014ko irailaren 6an jokatuko da, larunbatean, Euskal Zirkuituaren barruan. Santurtziko Mamariga pilotalekuan izanen da, goizeko 10 eta erdietatik aurrera, 4 jokalariko taldeekin. Bazkaria ere eginen da gero.

 

            2014ko irailaren 3a amaitu baino lehen jakin nahiko lukete nortzuk dauden prest jokatzeko. Harremanetan sartzeko: “i.cabanellas@gmail.com” posta elektronikoa.

 

            2013ko garailea Abadiño izan zen.

 

2014-09-02.

Iturria: Internet.